Gabonetako apaingarrien lehiaketak badu irabazlea

Gabonetako apaingarrien lehiaketak badu irabazlea

2024/01/09
Nerea Ucin eta familiak irabazi dute Soraluzeko Udalak antolatutako Gabonetako motiboekin apaindutako balkoi eta leihoen lehiaketa; 4 familiak hartu dute parte zazpigarren edizio honetan.

Aurten, zazpigarren aldiz, Gabonetako motiboekin apaindutako balkoi eta leihoen lehiaketa antolatu du Soraluzeko Udalak Eguberrietarako.

Lehiaketa honen bitartez, leiho eta balkoien apainketa bultzatu nahi izan du Udalak, herriko bazterrak kolorez jantzi eta herritarrei bizilagunek egindako ekarpen artistikoaz gozatzeko aukera ematearekin batera.

Guztira 4 familiak hartu dute parte edizio honetan eta Nerea Uzin eta haren sendia izan dira irabazleak.

Epaimahaiak, gabon garaian ikustaldi aldizkatuak egin ostean, eta oinarrietan jasotako irizpideak kontutan hartuta, erabaki du sariduna.

Apainketaren soiltasuna eta armonia azpimarratzearekin batera, garrantzia berezia eman diote epaimahaikideek jasangarritasunaren ikuspegiari: LED argien erabilpenaz gain, arratsaldeko 17:00etatik gaueko 23:00etara arte tenporizadore bitartez programatuta izan baituzte argiak.

Nerea Ucin eta bere seme Unaxek, familia osoaren izenean, Unai Larreategi Alkatearen eta Maite Quintanilla zinegotziaren eskutik jaso dituzte sariaren 100 euroak.

Udalak eskerrak ematea nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten bizilagun denei.

Hauxe da balkoi irabazlea:

 Argazkiak: plaentxia.eus