Gabonetako apaingarrien lehiaketak badu irabazlea
Pablo Murgoitiok irabazi du Soraluzeko Udalak antolatutako Gabonetako motiboekin apaindutako balkoi eta leihoen lehiaketa; 3 pertsonak hartu dute parte seigarren edizio honetan.
Aurten, seigarren aldiz, Gabonetako motiboekin apaindutako balkoi eta leihoen lehiaketa antolatu du Soraluzeko Udalak Eguberrietarako.
Lehiaketa honen bitartez, leiho eta balkoien apainketa bultzatu nahi izan du Udalak, herriko bazterrak kolorez jantzi eta herritarrei bizilagunek egindako ekarpen artistikoaz gozatzeko aukera ematearen batera.
Guztira 3 pertsonak hartu dute parte edizio honetan.
Epaimahaiak ondorengo irizpideak baloratu ditu irabazlea aukeratzeko orduan:
- Jasangarritasuna, materialen berrerabilpena.
- Originaltasuna.
- Apainketaren kalitatea.
- Armonia eta diseinua.
Aurtengo irabazlea Pablo Murgoitio izan da eta berak eraman du 100 euroko saria.
Hauxe da balkoi irabazlea: