![Gabolatseko zubia itxita Gabolatseko zubia itxita](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/gabolatseko-zubia-itxita/@@images/image-900-e0d23203f2c37a750da0891f981221b5.jpeg)
Gabolatseko zubia itxita
Urbanizazio lanak direla eta, Gabolatseko zubia itxita egongo da ibilgailuentzako datorren astelehen eta asteartean, goizeko 8:30etik arratsaldeko 18:30ak bitartean; itxierak aldaketak eragingo ditu garajeen erabileran.
Gabolats kaleko urbanizazio lanak direla eta, astelehenean zein asteartean, martxoak 5 eta martxoak 6, hain zuzen ere, ibilgailuak ezin izango dute Gabolatseko zubia erabili goizeko 8:30etatik arratsaldeko 18:30era.
Zubiaren itxierak hainbat aldaketa eragingo ditu bertako garajeetarako sartu-irtenetan:
- Baltegieta kaleko garajeetara ezin izango dira ibilgailuak sartu.
- Gabolats kaleko garajeetarako sarrera-irteerak Zubi Nagusitik egingo dira.