Gabolatseko zubia ibilgailuentzako itxita ostegunean
Ostegun honetan Gabolatseko zubia itxita egongo da ibilgailuentzako 08:00etatik 18:00ak bitartean, SAPA birgaitzeko lanengatik; ibilgailuen trafikoak aldaketak jasango ditu.
SAPA birgaitzeko obrak direla eta, Gabolats-eko zubia itxita egongo da ibilgailuentzako maiatzaren 18an, osteguna, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 6ak arte.
Zubia ixteak ondorengo aldaketak eragingo ditu ibilgailuen trafikoari daokionean:
- Baltegieta kaleko 22., 24. eta 26. zenbakidun eraikinetara eta 14.,16. eta 18. zenbakietako garajeetara autoz joateko sarrerak eta irteerak Cañones-etik egingo dira.
- Ibilgailuen joan-etorria arintze aldera, Gabolats-28ko eta Zubi Nagusiko bolardoak jaitsita egongo dira.
Oinezkoek zubia zeharkatu ahal izango dute, horretarako egokitutako pasabidea erabiliz.