Gabolatseko zubi berria

Gabolatseko zubi berria

2023/03/03
Atzo aukeztu zuten Gabolatseko zubi berria eraikitzeko proiektua; egun dagoen zubiaren ordez haberik gabeko zubi bat jarriko da, modu horretara uholde-arriskua hobetuz.

 

Antonio Aiz, URA-Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia, eta Iker Aldazabal, Soraluzeko alkatea, udaletxean bildu ziren atzo, «Soraluzeko Gabolats zubia ordezkatzeko proiektuaren» berri emateko..

Bileran, URAk azaldu zuen proiektua idazteko lan teknikoek dagoeneko definitu dutela egungo Gabolatseko zubia ordezkatuko duen zubiaren geometria. Laburbilduz, proposatzen den zubi berriak ez du euskarririk izango ibilguan, eta taularen oinarria egungo taularekiko 53 cm altxatuko da.

Horrela, Gabolatseko zubi berriari esker, ur-laminaren goratasuna nabarmen murriztuko da uraldietan. Zehazki, Gabolats zubia ordezteak 50 urteko errepikatze-denborako uralditik — Soraluzerako zehaztutako defentsa-helburua — zubiaren eta Malmero presa txikiaren arteko tartean dauden etxebizitzetara defendatzea lortu zuen.

Soraluzeko alkate Iker Aldazabalek adierazi du “Udal gobernuak eginiko kudeaketari esker zubi berria epe motzean errealitate izango da.  5 metroko zabalera izango du, 3 metro ibilgailuentzat eta 2 metro oinezkoentzat. Zabalara honi esker ,  ibilgailuen eta oinezkoen joan etorriak segurtasunez egin ahalko direlarik”. Bestetik gaineratu du,  “zubiaren alboan dagoen SAPAko pabiloiaren zahar berritze lanekin batera degradatutako dagoen eremua birgaitzeko aurrerapauso garrantzitsua suposatuko du”-ela proiektu honek.

Deba ibaia oso eraldatuta dago Soraluzeko hiri-eremuaren barruan. Ibilgua bideratuta dago trazaduraren zatirik handienean, eta hiri-bilbeko eraikinak oso distantzia txikira daude, batzuetan ibaiertzarekiko inolako atzerapenik gabe. Egoera hori larriagotu egiten da ibilguan hainbat oztopo daudelako eta, ondorioz, ur-lamina hazarazten delako. Oztopo horiek hurrengo irudian dauden zubiek eta presa txikiek osatzen dituzte.

Hori dela eta, Soraluzeko (Gipuzkoa) herrigunea ES017-GIP-DEB-06 (Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana, 2022-2027 ziklorako) Uholde Arrisku Handiko Eremuan (UAHE) sartu da, Deba ibaiak herri horretatik igarotzen den tartean. Urak har dezakeen azalera nahiko txikia bada ere, eremu osoan elementu kalteberak daude, batez ere etxebizitzak; beraz, aurreikus daitezkeen kalte estatistikoak esanguratsuak dira (1,6 M €/ urte), baita eragindako biztanleria ere (209 biz/urte).