![Gabolats kaleko igogailua zerbitzuz kanpo Gabolats kaleko igogailua zerbitzuz kanpo](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/gabolats-kaleko-igogailua-zerbitzuz-kanpo/@@images/image-900-1d90c5cd6e8b2b5b66a4639ab9bfcae3.jpeg)
Gabolats kaleko igogailua zerbitzuz kanpo
Gabolats eta Atxuri kaleak lotzen dituen igogailua zerbitzuz kanpo egongo da datorren astelehenean, maiatzak 8, goizeko 8:30ak eta 2:00ak bitartean, igogailuari egin beharreko konponketa lanak direla-eta.
Gabolats kaleko igogailua zerbitzuz kanpo egongo da denbora batez datorren astelehenean, maiatzak 8, bertan hainbat konponketa-lan burutu ahal izateko.
Igogailua goizeko 8:30etik arratsaldeko 2etara egongo da itxita, ordu horretatik aurrera normaltasunez erabili ahal izango delarik.
Igogailua itxita egongo den denbora tarte horretan, bertan dauden garajeetarako sarbidea ere itxita egongo da.