Futbol zelairako errepidearen argiztapena

Futbol zelairako errepidearen argiztapena

2018/09/03
Uztailean eta abuztuan burutu dtuzte Ezoziko Futbol Zelaira doan errepidea argiztatzeko lanak; modu honetan herritarren aspaldiko eskaera bati erantzuna ematen zaio.

Ezoziko Futbol Zelaira doan errepidea argiztatzeko lanak burutu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak aurtengo uztail eta abuztuan zehar, modu honetan Ezozia auzoko bizilagunen eta futbol zelaiko erabiltzaileen aspaldiko eskaera bati erantzunez.

Errepidea argiztatzeko lanek bi fase izan dituzute. Lehenengo fasean batean, farolak kokatu behar ziren puntuetan zimentazio lanak burutu dira, uztailean. Bigarren fase batean, abuztuan, farolak jarri dira, aurrez zimentatutako oinarrietan.

Guztira 9 farola ipini dira, eguzki panel bitartez funtzionatuko dutenak eta led argiteria erabiliko dutenak, udalerriko gainontzekoek bezala. Farolak errepidearen bi aldeetan ipini dira, hauen kokaleku egokiena zehazteko beharrezko argiztapen azterketa egin ostean.

Aurrerantzean, beraz, oinezkoen joan etorriak segurtasunez burutu ahal izango dira.

Lanen kostua 32.208,67 euro + BEZa izan da (Obra Zibila 13.578,67 euro eta Argiteria 18.630 euro) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepideetako Sailak ordainduko ditu, Soraluzeko Udaleko Gobernu Taldeak egindako gestioei esker.