Futbol zelairako errepidearen argiztapena
Datorren astean emango zaie hasiera futbol zelaira doan errepidean (GI 3653, Aldundiaren eskumeneko errepidea) egin behar diren argiztapen lanei.
Lanek bi fase izango dituzte. Lehenengo fasea hurrengo astean hasiko da, farolak kokatu behar diren puntuetan zimentazio lanak burutuz. Bigarren fase batean, farolak kokatuko dira aurrez zimentatutako oinarrietan.
Guztira 9 farola ipiniko dira, eguzki panel bitartez funtzionatuko dute eta led argiteria erabiliko dute, udalerriko gainontzekoek bezala. Farolak errepidearen bi aldeetan ipiniko dira, hauen kokaleku egokiena zehazteko argiztapen azterketa egin delarik.
Errepideko argiztapen lanak futbol denboraldia hasi aurretik amaituko dira, denboraldi hasierarako errepidea argiztatuta egongo da beraz, eguna mozten hasten duenerako.
Ezozi auzoko bizilagunek eta futbol zelaiko erabiltzaileen aspaldiko eskaera bati erantzuten zaio errepidea argiztatuz. Aurrerantzean, beraz, oinezkoen joan etorriak segurtasunez burutu ahal izango dira.
Lanen kostua 32.208,67 euro + BEZa da (Obra Zibila 13.578,67 euro eta Argiteria 18.630 euro) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepideetako Sailak ordainduko ditu Soraluzeko Udaleko Gobernu Taldeak egindako gestioeii esker.
Lanak irauten duten bitartean, bertako bizilagunek aukera izango dute bertatik igarotzeko, baina hainbat segurtasun neurri hartu beharko dituzte. Ezingo da, ordea, ibilgailurik aparkatu Ezozibidea, 34 ataritik futbol zelairaino.