Zabalik da Foru Aldundiaren Udalekuetan izena emateko epea
Urtero moduan, aurtengorako ere UDALEKUAK antolatu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiek.
"Udalekuak" programa hiru lurralde horietako 7-13 urte bitarteko umeei eskaintzen zaie, eta horren bitartez, haurrek jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izaten dute.
Programa honen bidez, jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasuna garatzeko leku bat eskaini nahi zaie bertan parte hartzen duten haurrei, beren gozamenerako eta autonomia pertsolana finkatzeko.
IZEN EMATEA
Izena emateko epea martxoaren 20tik 28ra bitartekoa da.
Izena Soraluzeko Udaleko Haurren eta Gazteen Departamentuan edo Internet bitartez egin daiteke, www.gipuzkoa.eus/udalekuak helbidean.
Eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska-mutil gehienez) eta, lehentasuna emango zaielarik aurreko urteetan parte hartu ez zuten haurrei.
Plazak banatzeko zozketa apirilaren 17an egingo da, notario aurrean.
Zozketaren emaitzak aipatutako bulegoetan eta Interneten jarriko dira.
INFORMAZIOA
Programa honi buruzko informazio zehatzagoa deitu udaletxera (943753043) edo zoaz www.gipuzkoa.eus/udalekuak helbidera.
GAZTE OPORRALDIAK
Halaber, 14-17 urte arteko gaztetxoek "Gazte Oporraldiak" programan hartu ahal izango dute parte.