Familiei zuzendutako hitzaldiak

Familiei zuzendutako hitzaldiak

2021/05/12
Haurreskolak Partzuergoa familiei zuzenduriko hainbat hitzaldi ireki antolatzen ari da; aipatutako hitzaldiok online edo Partzuergoaren Youtubeko kanalean jarraitu ahal izango dira.

Haurreskolak Partzuergoa familiei zuzenduriko hitzaldi irekiak antolatzen ari da.

Hitzaldi hauen bidez haurrak dituzten familien interesekoak izan daitezkeen gaiak lantzea nahi da, guraso izateko prozesu horretan laguntzeko.

Hitzaldiak online eskaintzen dira eta grabatu egiten dira, ondoren Partzuergoaren Youtube-ko kanalean zintzilikatzeko.

Online eskainiko den hurrengo hitzaldia gaur bertan jarraitu ahal izango da.

Hitzaldia: “FAMILIAN MUSIKAZ GOZATUZ – GOZANDO CON LA MÚSICA EN FAMILIA”

Hizlaria: Jabier Muguruza (musikaria)

Ordua: 17:30-18:30 (euskaraz)

Lotura: https://bit.ly/3ubwmL6

Ordua: 18:45-19:45 (castellano)

Lotura: https://bit.ly/3aTvvqW

Partzuergoaren Youtubeko kanalean dagoeneko ikusgai dago Vicenc Arnaizek "Ziurgabetasunak eta segurtasunak seme-alaben hezkuntzan" izenburupean eskaini zuen hitzaldia.

Ikusteko lotura: https://www.youtube.com/watch?v=OYYcJ2QFZos