Familiako arau eta mugei buruzko hitzaldia

Familiako arau eta mugei buruzko hitzaldia

2022/03/07
Hitzaldia emango du datorren ostegunean Leyre Cano adituak haur eta nerabeen gurasoentzat, "Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean?" izenburupean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Soraluzeko Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak TREBA GURASOAK egitasmoa jarri dute abian, udalerriko haur eta nerabeen gurasoei gai ezberdinen gaineko informazioa eta formazioa emateko helburuarekin.

Egitasmoaren baitako bigarren hitzaldia datorren ostegunean, arratsaldeko 6:30ean, egingo da, Tolarekua aretoa.

Hitzaldiaren izenburua “Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean” da, eta haur zein nerabeen gurasoei zuzenduta dago.

Hizlaria Leyre Cano izango da eta EUSKARAZ eskainiko da.

Hitzaldi honen bitartez, familian harreman orekatua, osasungarria eta onuragarria izateko zer behar den ikusiko da, hori garatzeko beharrezkoak diren arauak eta mugak nola jarri landuz.

Helburuak:

  • Familia-hezkuntzaren eredu ezberdinak ezagutzea.
  • Familia-hezkuntzaren eredu ezberdinen ondorioak ikustea.
  • Familia-giro ona izateko modua lantzea.
  • Familian arauak eta mugak izatearen beharra jakitea.
  • Familiako arauak era asertiboan jartzearen onurak ikustea.
  • Familian arauak era asertiboan jartzeko tresnak ezagutzea.

 Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Familia-hezkuntzaren eredu ezberdinen ezagupena.
  • Familia-hezkuntzaren eredu ezberdiak erabiltzearen ondorioak.
  • Zer dira mugak?
  • Zertarako balio dute mugek?
  • Mugak era asertiboan jartzearen onurak.
  • Mugak era asertiboan jartzeko tresnak.
  • Arauen beharra familian.
  • Arauak era asertibo batean jartzeko modua.
  • Zer izan behar dugu kontuan arauak eta mugak jartzeko orduan?

Metodologia:

  • Hau guztia lantzeko metodologia dinamikoa erabiliko da (teoriko-praktikoa).
  • Teorian oinarrituta, kasu praktikoak landuko dira.
  • Familia-hezkuntzaren eredu ezberdinak ezagutzeko kasu praktikoak erabiliko dira.

 Hitzaldian parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 943753043 telefono zenbakira deituz edo https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak loturaren bitartez.