Ezoziko Ama abesbatzaren kontzertua
Soraluzeko Ezoziko Ama abesbatzak 25 urte betetzen ditu aurten eta, horren harira, ekitaldi sorta luzea ari da antolatzen urtean zehar.
Urteurrena ospatzeko antolatu duen egitarauaren barruan, eta Santa Zezilia eguna duela gutxi izan dela aitzakia hartuta, kontzertua eskainiko du larunbat honetan, arratsaldeko 8etan, Herri Antzokian.
Kontzertu berezia izango da larunbatekoa, gaur egun abesbatzan diharduten kideez gain korukide ohi ugari igoko direlako oholtzara, 60 lagun guztira.
Hauxe da kontzertuaren egitaraua:
1. zatia
Ari beltza (Herrikoia /Jai Busto)
Maitetxu mia (Fco. Alonso)
Loriak udan (David Azurza)
Gaur akelarre Gorbeian (Luis de Aranburu)
Mendirik mendi
2. zatia
Tourdian (Anónimo frances s. XVI)
Cantares (Machado/Serrat/L.Gangiano)
Te quiero (A. Favero/L. Cangiano)
Locuras (S. Rodriguez /L. Cangiano)
El abanico (J. Trayter)
A tu lado (Javi Busto)
Negro bembon (E.Grenet/E. Silva)