Mendiolako ezponda garbitzeko lanak

Mendiolako ezponda garbitzeko lanak

2019/10/16
Mendiola industrialdearen muturrean dagoen ezpondako sasi, sastraka eta zaborrak garbitzeari ekingo dio hurrengo egunetan Udalak, auzoko bizilagunen eskaerari erantzunez.

Hurrengo egunetan, eta bertako biziilagunen eskaerak aintzat hartuta, sastraka eta sasiak gabitzeari ekingo dio Soraluzeko Udalak Mendiola industrialdean.

Lanak udalerritik gertuen dagoen industriagunearen muturrean egingo dira, Ezozibidearen azpialdean.

Lemon lorazaintza enpresari egin dio Udalak garbiketa lanez arduratzeko enkargua, 653,40 euro ordainduta.