"Ez naiz inoiz Dublinen egon" antzezlana ostiral honetan

"Ez naiz inoiz Dublinen egon" antzezlana ostiral honetan

2023/10/18
Aurtengo antzerki-egitarauaren barruan, "Ez naiz inoiz Dublinen egon" antzezlana taularatuko du ostiral honetan Tanttaka teatroa antzerki konpainiak; sarrerak Iratxon daude salgai.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen antzerki zikloaren barruan, "Ez naiz inoiz Dublinen egon" antzezlana taularatuko du Tanttaka teatroa antzerki konpainiak ostiral honetan, urriak 20, arratsaldeko 8etan.

Sarrerak Iratxon eros daitezke, aurrez, 10 euroan; eta leihatilan, egunean bertan.

Egilea: Markos Goikolea

Zuzendaria: Mireia Gabilondo.

Antzezleak: Aitziber Garmendia, Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo.

Sinopsia:

Ez naiz inoiz Dublinen egon, besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza da. Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugulako, baina noraino gara gai besteenak onartzeko?

Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin.

Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute.

Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila.

Ordua: 20:00 h.

Tokia: Herri Antzokia.

Salneurria: 10 euros.