Euskarazko produktuek harrera ezin hobea!
Azken urteetan egin izan duen moduan, aurtengo Gabonetan ere jostailu, musika eta liburuak %30eko deskontuarekin erosteko baleak oparitu ditu Udalak seme-alabak dituzten familien artean.
Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak sustatzen duen ekimena Azaroaren 23tik urtarrilaren 9ra bitartean burutu da eta harrera oso ona izan du herritarren artean, guztira 152 erosketa egin direlarik deskontu-baleak erabilita.
Baleen % 63 jostailuak erosteko erabili da, % 32 liburuak erosteko eta % 5 diskoak erosteko.
Orotara 1.276 euro erabili ditu Udalak Iratxo, Arzelus eta Estankoa establezimenduekin elkarlanean burutu den kanpaina honetan deskontuak egiten.
Ekimenaren helburua euskarazko produktuak ezagutzera ematea eta berauen erosketa eta kontsumoa bultzatzea dira.