Euskarazko irakurleen klubaren saioa

Euskarazko irakurleen klubaren saioa

2021/01/18
Danele Sarriugarte idazle elgoibartarraren "Azala erre" liburua irakurriko dute biharko saioan euskarazko irakurleen klubeko kideek; klubean izena emateko aukera zabalik dago.

Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordearen ekimenez herrian sortu den Euskarazko Irakurleen Klubak bihar asteartea egingo du hurrengo saioa, Danele Sarriugarte idazlearen "Azala erre" liburuaren gainean jarduteko.

Klubeko kideak bi hilabetean behin elkartzen dira astelehenetan, agenda arazoengatik oraingoan asteartera aldatu badute ere, arratsaldeko 7etan, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko. Tarteka, gainera, aukeratutako liburuaren idazlea ere gonbidatzen  dute saioetara.

Apurka-apurka kluba handitzea da antolatzaileen asmoa eta oraindik ere badago taldera biltzeko aukera, Udaleko Hizkuntza Politikaren Departamentuarekin harremanetan jarriz ().