Euskarazko irakurleen kluba

Euskarazko irakurleen kluba

2020/11/02
Jon Miranderen "Haur besoetakoa" euskal literatuko klasikoa irakurriko dute irakurleen klubeko kideek gaur arratsaldean egingo duten saioan; saioak Jasone Osoro idazle elgoibartarrak dinamizatzen ditu.

Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordearen ekimenez herrian sortu zen Euskarazko Irakurleen Klubak gaur, azaroak 2, egingo du aurtengo ikasturteko bigarren saioa, Jon Mirande  idazlearen "Haur besoetakoa" liburuaren gainean jarduteko.

Klubeko kideak bi hilabetean behin elkartzen dira astelehenetan, arratsaldeko 7etan, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko. Tarteka, gainera, aukeratutako liburuaren idazlea ere gonbidatzen  dute saioetara.

Apurka-apurka kluba handitzea da antolatzaileen asmoa eta oraindik ere badago taldera biltzeko aukera, Udaleko Hizkuntza Politikaren Departamentuarekin harremanetan jarriz ().