Euskarazko irakurleen kluba

Euskarazko irakurleen kluba

2018/02/05
Eider Rodriguez idazleak itzulitako "Dantzaldia" liburua irakurriko dute gaur egingo duten aurtengo lehendabiziko saioan euskarazko irakurleen klubeko kideek; oraindik bada leku librerik klubean izena eman nahi duenarentzat.

Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordearen ekimenez herrian duela urte bete sortu zen Euskarazko Irakurleen Klubak gaur egingo du aurtengo lehendabiziko saioa, Irene Nemirousky idazleak idatzi eta Eider Rodriguezek itzulitako "Dantzaldia" liburuaren gainean jarduteko.

Klubeko kideak bi hilabetean behin elkartzen dira astelehenetan, arratsaldeko 7etan, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko. Tarteka, gainera, aukeratutako liburuaren idazlea ere gonbidatzen  dute saioetara.

Apurka-apurka kluba handitzea da antolatzaileen asmoa eta oraindik ere badago taldera biltzeko aukera, Udaleko Hizkuntza Politikaren Departamentuarekin harremanetan jarriz ().

Jasone Osoro idazle elgoibartarra da klubaren saioak dinamizatzen eta irakurri beharreko liburuak proposatzen dituena.