![Graduondoko Ikastaroak egiteko laguntzak Graduondoko Ikastaroak egiteko laguntzak](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/euskarari-buruzko-azterlanetarako-bekak/@@images/image-900-32c9ba2b3dedb2ccd501c557bddcaf37.jpeg)
Graduondoko Ikastaroak egiteko laguntzak
Euskara gai moduan daukaten graduondoko ikastaroen amaierako proiektuak laguntzera zuzendutako diru-laguntza lerroa sortu du Hizkuntza Politikaren Batzordeak.
Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak euskarari buruzko azterlanak egitea helburu moduan duen diru-laguntza lerroa sortu du, Euskara Sustatzeko Planaren ekintzen barruan. Era batera edo bestera udalerriarekin zerikusia duten lanak izan beharko dute eta hizkuntzaren edozein arlo izan dezakete aztergai: soziolinguistika, psikolinguistika, dialektologia…
Diru-laguntzak graduondoko ikastaroetako amaierako proiektuak laguntzera daude bideratuta; aipatu ikasketetako matrikula-kostua arintzera hain zuzen ere.
Deialdia urtero egingo du Udalak eta urtero 1.200 euro egongo dira banatzeko.
Aurtengo urteari dagozkion eskaerak ekainaren 30erako aurkeztu beharko dira.
Hauek dira diru-laguntza deialdiaren oinarriak eta eskaera-orria.