Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna

2018/12/03
Gaur, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, amaituko da "Euskaraldia 11 egun euskaraz" ariketa soziala; helburua 11 egun hauetan aldatzen diren ohiturak denboran irautea da.

Abenduaren 3a Eusko Ikaskuntzak izendatu zuen Euskararen Nazioarteko Egun 1959an. Gerora, 1995an, Euskaltzaindia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimenez instituzionalizatu zen eguna. Euskaltzaleek urtero ospatu duten eguna da gaurkoa, izan euskararen normalizazioaren beharra aldarrikatzeko, izan azken urteetako lorpenak gogora ekartzeko.

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna, baina, berezia da, gaur amaituko delako hamaika egun iraun duen "Euskaradia: 11 egun euskaraz" ariketa sozial erraldoia. Hamaika egunez 196.000 herritar ari da Euskal Herri osoan, Ahobizi eta Belarriprest moduan, bere hizkuntza-ohiturak aldatzeko ahalegina egiten.

Soraluzen 574 herritar dabil ekimenean parte hartzen 393 ahobizi eta 181 bearriprest, parte hartzeko adinean dauden herritarren %22 hain zuzen ere.

Ekimena gaur amaituko den arren, helburua arrastoa 11 egunetik harago nabaritzea da, 11 gun hauetan aldatzen diren hizkuntza-ohiturek denboran irautea. Hau entrenamendua izan da, hamabigarren egunetik aurrera hizkuntza-ohiturak aldatzen jarraitzeko, euskarak 365 egun baititu.

Egun hauetako bizipenak partekatu eta baloratzeko asmoarekin, batzarra egingo dute herriko euskatzaleek abenduaren 15ean, larunbata.

Batu Sutondora

Eguna: Abenduak 15, larunbata.

Ordua: 10:45-12:45.

Tokia: Herri Antzokia.