"Euskara Zine Aretoetara" programa

"Euskara Zine Aretoetara" programa

2019/11/19
Plaentxi Herri Ikastetxeko ikasleek euskarazko 3 pelikula ikusiko dituzte Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak antolatzen duen "Euskara Zine Aretoetara" programari esker.

Herriko ikasleei zineaz euskaraz disfrutatzeko eta hainbat gairen gaineko lanketa egiteko aukera ematea du helburu moduan "Euskara Zine Aretoetara" programak.

Programa hau Tinko enpresak kudeatzen du eta duela 3 urtetik hona eskaintzen da Soraluzen, Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak eta aipatutako enpresak sinatutako hitzarmenari esker.

Herriko haur eta lehen hezkuntzako ikasleek hartzen dute parte programan, eskola orduetan Herri Antzokira pelikulak ikustera jaitsiz.

Pelikula ikusi ondoren, pelikulan ikusi eta entzundakoak unitate didaktiko baten bitartez lantzen dira ikastetxean.

Aurtengoan 3 pelikula hauek ikusiko dituzte ikasleek:

- Haur Hezkuntza: "Pim & Pom".

- Lehen Hezkuntzako 1,2,3 mailak: "Alfonbra magikoa".

- Lehen Hezkuntzako 4,5,6 mailak: "Paddington 2".