Euskara ikasteko diru-laguntzak

Euskara ikasteko diru-laguntzak

2019/07/30
Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak 13.066,25 euro erabili ditu amaitu berri den ikasturtean euskara ikasten ari diren herritarren ikasketa-prozesua diruz laguntzeko.

Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Sailak urteak daramatza herritarrei euskara ikasteko diru-laguntzak ematen, batere merkea ez den ikasketa-prozesua eramangarriagoa egiteko.

Amaitu berri den 2018-2019 ikasturtean 13.066,25 euro bideratu ditu Udalak zeregin honetarako, guztira 33 pertsonaren ikasketa-prozesua lagundu duelarik diruz.

Diru-laguntzak ikastaroaren matrikula-kostu osoa edota kostuaren portzentaje bat estaltzen du, portzentaje hori inoiz ez delarik %50 baino txikiagoa izaten.

Eskatzailearen errenta-maila da aipatutako portzentaje hori ezartzeko erabiltzen den irizpidea.