Euskal Herriko Musika Eskolak
Datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina jarri du abian Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak; "Musika barnetik sentitu, bizi eta gozatu" da aurtengorako aukeratutako leloa.
Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak promozio-kanpaina jarri du martxan, herritarrek musika eskolek ematen duten zerbitzua ezagutu dezaten.
"Musika barrenetik sentitu, bizi eta gozatu" da aurtengorako aukeratu duten leloa.
Elkartea 66 musika eskolek osatzen dute eta beste horrenbeste herritan dago presente, tartean Soraluzen.
Aurtengo ikasturtean 40.000 ikaslek dihardu musika eskolaren batean ikasten.
Ondorengo eskaintza aurki dezake herritarrak musika eskoletan:
- Musika irakurtzen eta idazten ikasi.
- Instrumentu klasikoak: Pianoa, bibolina...
- Instrumentu modernoak: gitarra, bateria.
- Euskal musika: Trikitixa, alboka...
- Abesbatza, orkestra, konboak...
Informazio gehiago Soaraluzeko Musika Eskolan eskuratu daiteke (943751544).