Euskal Aratosteetako argazkiak erakusketa-gelan ikusgai, datorren astelehenetik aurrera
Lorea de Castro Lete

Euskal Aratosteetako argazkiak erakusketa-gelan ikusgai, datorren astelehenetik aurrera

2025/03/28
Datorren astelehenetik, martxoak 31, apirilaren 12ra bitarte egongo dira ikusgai otsailaren 28an herrian ospatu ziren Euskal Aratosteetako argazkiak erakusketa-gelan.

Urtero moduan, Euskal Aratosteen herri proiektuak jarraipena izango du otsailaren 28ko ospakizuneko argazki-erakusketarekin. Datozen bi asteetan zehar izango da ikusgai Kontrargi argazki taldearekin batera antolatutako erakusketa.

Herriko hainbat argazkilarik egindako hirurogehi argazkik osatzen dute erakusketa; hain zuzen ere, Lorea de Castro Lete, Marina Gil Azcona, Marina Gabilondo Calleja eta Nerea Uzin Sanchezek egindako egunaren kronika grafikoa da. Kaleko kalejira eta jaiaren argazkiez gain, gelaz gela ateratako argazkiak ere ikusgai izango dira. 

Gainera, bisitariek aukera izango dute argazkien kopia digitalak eskatzeko.

Interesa duen oro gonbidatuta dago erakusketara.

Ordutegia

  • Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00
  • Zapatutan: 12:00 - 13:30