Oinezkoen etorkizuneko pasabide berria
Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Atxuri kalea, 21 zk.ko etxearen aurri edo ruina egoera deklaratzeko tramiteak hastea erabaki zuen joan den astean egindako bileran.
Aipatutako eraikina oso egoera txarrean dago eta, ondorioz, udalak ofizioz aurri-deklarazio espedienteari hasiera ematea erabaki du eta interesatuei 10 eguneko epea ematea alegazioak aurkezteko.
Etorkizunean, eraikina bota eta ibaiaren bi aldeak elkartuko dituen oinezkoentzako pasabide bat egitea da asmoa, hori baita Olaldeko Plan Bereziak puntu honetan aurreikusten duen aktuazioa.
Pasabide berriak gaur egun Santa Ana kalean dagoen "Errekaldeko zubia" ordezkatuko luke, azken honek ez dituelako irisgarritasun baldintzak betetzen eta dituen zutabeek presa efektua egiten dutelako.
Alkatearen hitzetan, "akordio honekin pasabide berria eraikitzeko lehenengo pausoa ematen da".