Etorkinak euskara ikasten
Hamabi ikaslek hasi dute Udalak etorkinentzako antolatutako ikastaroa; otsailaren 22an hasi zen ikastaroa Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak finantzatuko du.
Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak antolatuta, 60 orduko oinarrizko euskara ikastaroa egiten ari da etorkin talde bat herriko euskaltegian.
Etorkinak euskararekin harremanetan jartzeko xedez, oinarrizko euskara ikastaroa antolatzen du urtero Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak.
Ikastaroaren helburua etorkinek euskararekin lehendabiziko harreman bat izatea da eta oinarri-oinarrizko ezagutza batzuk jasotzea: agurrak, zenbakiak...
Guztira 12 lagun dira aurtengo ikastaroan izena eman dutenak, ondorengo jatorrikoak:
- Marokoarrak: 9
- Dominikar Errepublika: 1
- Palestina: 1
- Venezuela: 1
Aurtengo ikastaroa otsailean hasi zen eta ekainean amaituko da.
Ikastaroa arrakastaz gainditzen dutenek "Aisa" ziurtagiria jasoko dute, AEK-ren eskutik.