Estolderia sarea eraberritzeko lanak
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak estolderia sare orokorra eraberritzeko obrak hasiko ditu aste honetan zehar Iturburu pasealekuan; lanek bi asteko iraupena izango dute.
Estolderia sare orokorraren egoera ezegokia dela eta, eraberritze obrak egingo ditu hurrengo egunetan Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Baltegieta kaleko 4 eta 6 zenbakietako eraikinen atzealdean, Iturburu pasealekuan.
Aipatutako obren ondorioz ez da pasealekua itxiko ez eta eraikinetako ur-horniketa etengo ere.
Lanen aurreikusitako iraupena 2 astekoa da eta Excavaciones Ekin, S.L. enpresak egingo ditu.
Ur Kontsortzioak barkamena eskatu du obrak sor litzakeen eragozpenengatik.
Lanei buruzko edozein duda edo kontsulta izan ezkero, 902302222 edo 943718023-ra deitzeko aukera daukate bizilagunek.