Eskulturaren dohaintza Soraluzeko herriari

Eskulturaren dohaintza Soraluzeko herriari

2016/03/09
Frankismoaren eta gerra zibilaren biktimen omenez jarritako "Isiltasuna hausten" izeneko eskulturaren jabetza Udalaren esku laga du "Soraluze 1936" elkarteak.

Martxoren 7ko bileran Tokiko Gobernu-Batzarrak aho batez erabaki zuen gerra zibilean eta frankismoan zehar gertatutako giza eskubideen urraketak gogora ekarri eta biktimei zor zaien aitortza, justizia eta erreparamendua aldarrikatzeko helburuz, “Soraluze 1936 lan taldeak” 2014ko irailaren 22an Iturburu pasealekuan jarri zuen eskulturaren dohaintza ontzat ematea.

Halaber, aipaturiko taldeak herri honen memoria historikoa berreskuratzeko egin duen lana aitortzea eta aipatu eskultura egin zuen Tere Guenetxeari eskerrak ematea erabaki zen-.