Eskola agenda 2020-2021
Udaleko Landa Garapenaren eta Inguremenaren Batzordearen ekimenez, Eskola Agenda bana jaso dute herriko ikasleek; Kontsumo eta ekoizpen arduratsua da aurtengo gaia.
Urtero ikasturte hasieran egin ohi den moduan, Udaleko Landa Garapenaren eta Inguramenaren Batzordearen ekimenez, 247 "Eskola Agenda" banatu dira herriko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen artean.
Eskola Agenda Debabarreneko gainontzeko ikastetxeetan ere banatzen da, Debegesaren bitartez, eta eskualdeko udalen artean finantzatzen da.
Urtero inguramenarekin lotutako gai jakin bat lantzen da agendaren bitartez; aurten, kontsumo eta ekoizpen arduratsua da aukeratutako gaia.