Eskatu hitzordua Alkatearekin

Eskatu hitzordua Alkatearekin

2022/04/01
Aurrerantzean ostiral goizetan hartuko ditu herritarrak bere bulegoan Iker Aldazabal Alkateak; Alkatearekin egoteko hitzordua telefonoz zein online eskatu ahal izango da.

Soraluzeko Udalak aspaldi dihardu herritarrei ahalik eta gertueneko zerbitzua emateko eta herritarrak udalaren eguneroko jardunean inplikatzeko ahalegina egiten, beraiekin batera Soraluze hobe bat eraikitzeko helburuarekin.

Asko dira, gaur egun, udalera etorri eta ahoz zein idatziz beren kexa, ekarpen eta iradokizunak egiten dituzten herritarrak, baita Alkatearekin zuzenean egotera etortzen direnak ere.

Hitzordu-eskaera horiek ordenatu eta herritarrei erantzun hobea emate aldera, aurrerantzean herritarrak hartzeko egun finkoa izango du Alkateak, ostiralak, goizeko 9etatik 13etara.

Aukera berri honen bitartez, Alkatearengana etorri eta beren iradokizun, kexa eta ekarpenak egitera animatu nahi dira bizilagunak.

Aurrerantzean, beraz, Alkateari idazteko dagoen aukerarekin batera -IDATZI ALKATEARI-, ostiraletan berarekin zuzenean egoteko aukera ere izango dute herritarrek.

Alkatearekin egoteko hitzordu-eskaera bi modutara egin zenezake:

  • INTERNETEZ:

ESKATU HITZORDUA

  • TELEFONOZ:
943 75 30 43 telefono-zenbakian.