Eserlekuak kiroldegiko terrazan
Nerabeek ekipamenduak hobetzeko egindako proposamenei erantzunez, 5 banku eta iturri bat jarri ditu udalak kiroldegiko terrazan.
Patricia Borinaga Haurren eta Gazteen Departamentuko arduradunak azaldu duenez, "banku horiek jartzean erantzuna ematen zaio nerabe soraluzetarren aisialdiko ohiturak ezagutzeko eta udalerrian egin beharreko hobekuntza-proposamenak jasotzeko 2021ean egindako partaidetza-prozesuaren barruan egindako eskaeretako bati".
Kiroldegiaren estalkian dagoen egurrezko pasabideari atxikita jarri dira bankuak, espazio erdi estali bat sortzeko, eta hormigoizkoak dira, haien iraunkortasuna eta mantentzea bermatzeko.
Udal Brigadak instalatu dituen bankuen enpresa hornitzailea Escofet izan da, eta inbertsioa 4.043,82 €-koa izan da, BEZa barne.
Iturria Fogasler S.L. enpresak instalatu du eta inbertsioa 1.145 €-koa izan da, BEZa barne.