Erorketak saihesteko tailerra ekainean zehar

Erorketak saihesteko tailerra ekainean zehar

2024/05/22
Erorketak saihesteko tailerra egingo da Tolarekua aretoan ekainaren 12 eta 14an.

Soraluzeko Udaleko Goazen Soraluze jarduera fisikoaren orientazio-zerbitzuak eta Osakidetzak elkarlanean antolatu dute erorketak saihesteko tailerra ekainerako. 

Tailerra bi saiotan antolatuta dago, ekainaren 12rako, eguaztena, eta 14rako, barixakua, elebitan izango da eta sei atal landuko dituzte bertan, saio bakoitzean hiru:

1. saioa

  • Erorketetan eragina duten faktoreak
  • Soraluzeko jarduera fisikoaren orientazio-zerbitzua
  • Telelaguntza zerbitzua: beti-on

2. saioa

  • Muskuluak indartzeko ariketak: nola jokatu erorketa baten aurrean
  • Adinekoentzako gizarte-baliabideak
  • Ortopedia: laguntza-materiala

Egunak: ekainak 12, eguaztena; ekainak 14, barixakua

Ordua: 10:30 - 12:00

Lekua: Tolarekua aretoa

Izen-ematea

Gaurtik aurrera, maiatzaren 22a, dago izena emateko aukera, eta horretarako bi bide daude:

  • Soraluzeko kontsultategian bertan edo 943 75 23 00 telefonora deituta.
  • Arane kiroldegiko harreran bertan edo 943 75 24 66 telefonora deituta.