Erika Gurkewicz-en erakusketa
Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Erika Gurkewicz artista soraluzetarraren erakusketa dago ikusgai irailaren 25era arte Kulturguneko erakusketa-gelan.
Erakusketak "Lore kaleidoskopioa" du izenburu moduan eta Erikak azken urteotan egindako dozena 60 inguru lanek osatzen dute.
Erikak hosto lehorrak eta lumak izan ditu erakusketako lanak egiteko lanabes eta bi elementu horiekin forma ezberdinak landu ditu, antzemateko errazak batzuk eta ikuslearen irudimenaren araberakoak besteak.
15 urtetik gora daramatza soraluzen bizi den artistak era honetako lanak egiten, nahiz eta bestelako diziplinak ere lantzen dituen, izan margoa, izan altzarien zaharberritzea...
Erakusketa irailaren 25era arte dago zabalik, Baltegieta kaleko 2. zenbakian, ondorengo ordutegiarekin: Astelehenetik ostiralera, 19:00-20:30 eta larunbatetan 12:00-13:30.