Erdigunea lehenago itxiko da trafikora
Datorren astelehenetik aurrera, apirilak 19, aurreratu egingo da erdigunea trafikora ixteko ordua; arratsaldeko 1ean itxiko dira ibilgailuentzat Santa Ana eta Etxaburueta kaleak.
Soraluzeko Udaltzaingoak jakinarazi du apirilaren 19tik aurrera, astelehena, aldatu egingo dela erdigunea trafikora ixteko ordutegia.
Aurrerantzean eguerdiko 13:00etan itxiko dira Etxaburueta eta Santa Ana kalea, 15:00etan beharrean.
Hortaz, itxiera ordutegi berbera izango du erdiguneak astelehenetik larunbatera.
Igandeetan, orain artean moduan, itxita egongo da egun osoan zehar.