Eraso matxistaren gaitzespena
Soraluzeko Udalak bere gaitzespenik eta sumindurarik handiena adierazi nahi du joan den astearte arratsaldean Gabolats kaleko etxebizitza batean izan zen eraso matxistagatik.
Udalak adierazi du emakumeen aurkako indarkeria, bere forma guztietan (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala), emakumeen duintasun eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako eraso larria dela, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezin
Soraluzeko Udalak gogorarazi du eraso sexistak eta sexualak gizartean eta eguneroko bizitzan gertatzen den indarkeria matxistaren beste isla bat direla, bai esparru publikoan bai pribatuan, eta, horregatik, emakumeekiko errespeturik gabeko edozein jokabide mota gaitzesten du, keinu eta jarrera sexistetatik hasi eta muturreko erasoetaraino.
Soraluzeko Udalak berretsi nahi du era honetako gaitzespenek ez dutela ezertarako balioko ez badugu barneratzen berdintasun, prebentzio, heziketa eta, batez ere, errespetu gehiagorekin bakarrik lortuko dugula emakumeek eta neskatilek momentu oro eta toki orotan pairatzen dituzten indarkeria eta jarrera matxistekin amaitzea.
Eraso horrek berriz ere aurre egiten dio instituzioek eta gizarte osoak gure udalerrietan berdintasuna gauzatzeko dugun erantzukizunari. Ezin dugu beste alde batera begiratu. Ezin gara konplize izan. Horrelako jarreren aurrean zero tolerantzia eta zigorgabetasun jarrera izan behar dugu. Gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar ditugu, bereziki etorkizuna ordezkatzen dutenekin, gure herritar gazteenekin. Emakumeen aurkako edozein indarkeria-adierazpen aktiboki gaitzetsi behar dugu, salatuz, ez onartuz, ixilik ez geratuz eta biktimari babesa eta laguntza emanez.
Soraluzeko Udalak eta Soraluzeko Mugimendu feministak elkartasuna adierazi nahi die erasotutako emakumeari eta bere inguru hurbilari eta dei egiten die herritarrei gaur, ostirala, 19:00etan Plaza Berrian egingo duten elkarretaratzera joan daitezen.