"Erase una vez... Euskadi" filma

"Erase una vez... Euskadi" filma

2021/01/12
Manu Gómezek zuzendutako "Erase una vez…Euskadi" filmaren grabaketak 13.707 euro utzi ditu Soraluzeko Udalean, grabaketarako erabilitako bide publikoaren okupazioagatik.

"Erase una vez…Euskadi" filmaren arduradudunek 13.707€ ordaindu dizkiote Soraluzeko Udalari, udalerrian egun desberdinetan burututako grabaketetan erabilitako bide publikoaren okupazioarengatik.

Lortutako dirua COVID-19a dela-eta Udalak izan dituen diru sarreren murrizketak konpentsatzeko erabiliko da.

"Erase una vez Euskadi" filmak hies egin behar izan zutenak ditu hizpide, eta gelditu zirenak, baina, batez ere 80. hamarkadako Euskadi hartan integrazioaren eta bizikidetzaren alde borroka egitea erabaki zutenez egiten du berba.

Manu Gomez zuzendariaren lehen film luzea da 'Érase una vez... Euskadi'. Beatriz Bodegas (La Canica Films) ekoiztetxearen apustu berria da, eta zazpi astez filmatu dute Euskal Herrian, besteak beste Soraluzen.