Eraikinak birgaitzeko obretarako dirulaguntzen inguruko saio informatiboa ekainaren 11n
Soraluzeko Udalak, Debegesarekin batera, informazio saioa antolatu du, auzokide komunitateei zuzendutako birgaitze dirulaguntzen inguruan.
Jardunaldia ekainaren 11n izango da, arratsaldeko 18:30ean, Herri Antzokian. Debegesako lantaldea arduratuko da dirulaguntza bakoitzaren ezaugarriak eta baldintzak azaltzeaz; izan ere, Debabarreneko Birgaitzeko Hirigintza Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren erakunde laguntzailea da.
Herritarrei, eragileei eta eraikinak eta etxebizitzak zaharberritze prozesuan parte hartzen duten profesionalei (jabe-komunitateen administratzaileei, arkitektoei, eraikuntza-enpresei eta abarri) zuzenduta dago aurkezpena.
Kontsulta partikularrak Kalebarren 8an
Saio informatiboaren osteko egunetan auzokide komunitateak kontsulta partikularrak egin ahal izango dituzte Kalebarren 8ko udal bulegoan ondorengo ordutegian:
- Astelehen, eguazten eta barixakutan: 8:00 - 15:00
- Martitzen eta eguenetan: 8:00 - 11:00