Enplegu Zentroak udako ordutegia izango du ekainaren 1etik aurrera

Enplegu Zentroak udako ordutegia izango du ekainaren 1etik aurrera

2024/05/31
Enplegu Zentroak udako ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 30era bitarte.

Enplegu-zentroa espazio fisiko egonkor bat da, lan bila ari diren pertsonei tresnak eskaintzen dizkiena haien kabuz erabil ditzaten. Tresna horiek erabiltzaileek lan-merkatuan txertatzeko ekintzak egin ditzaten egoten dira erabilgarri eta horiek erabiltzen laguntzeko pertsona orientatzaile-dinamizatzaile bat egoten da bertan. Orientatzaileak laguntza eskaintzen die erabiltzaileei Lanbideren webgunean nabegatu eta Nire Lanbidenet espazio pertsonalari buruzko datuak eskuratzeko.

Yolanda Urzelai Guisasola enplegurako orientatzaile eta Zabaltzen-Sartuko kideak ematen du zerbitzua Soraluzen.

Udako ordutegia

Ekainaren 1etik irailaren 30era bitarte, hauxe izango da Enplegu Zentroko udako ordutegia:

Martitzen eta eguenetan 08:00 - 15:00

Urritik aurrera ohiko ordutegira itzuliko da Enplegu Zentroa, martitzen eta eguenetan 11:00 - 18:00.

Bi ordutegietan ez dago aurretiko txandarik hartu beharrik, ordutegi barruan joan besterik ez.