English conversation group

English conversation group

2020/10/15
Urte hasieran herrian sortu zen ingeles mintzapraktika taldeak urrian ekingo die berriro astean behingo saioei; astearteetan bilduko dira, arratsaldeko 7:30etik 8:30era.

Herritarrei ingelesa praktikatzeko aukera emateko helburuarekin "English conversation group" egitasmoa jarri zuen abian joan den martxoan herritar batek, modu boluntarioan.

Egitasmoaren helburua, esan moduan, ingelesa praktikatzeko espazioa sortzea da, praktikatuz herritarrek beren ingeles maila hobetu dezaten.

Konfinamendu garaian eten behar izan ziren saioak berriro hasiko dira urrian, astearteetan, arratsaldeko 7:30etik 8:30era.

Izen-emateak udaletxean egin daitezke, 943753043 telefono zenbakian.

Saioak herritar boluntario batek gidatuko ditu eta doan dira.

Hauek dira egitasmoan parte hartzeko baldintzak:

  • Gutxieneko ingeles maila eskatuko da: B1
  • Puntualitatea eta asistentzia zaindu beharko dira.
  • Saioetan ingelesez bakarrik berba egin ahalko da.
  • Irakaslerik ez da izango eta parte hartzaileek elkarri lagunduko diote.
  • Talde txikietan banatuta jardungo da.