Eman zaie hasiera kiroldegi gainean eguzki-plakak instalatzeko lanei
Aste honetan hasi dira udal kiroldegiko estalkian eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatzeko lanak; Eulen S.A. enpresak egingo ditu, hilabeteko iraupena izango dute eta 72.736,32 euroko inbertsioa.
Aste honetan eman zaie hasiera Arane udal kiroldegiko estalkian eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatzeko lanei.
Guztira 126 eguzki-plaka ipiniko dira, 56 KWP produkzioarekin.
Proiektua aurrera eramateko egin beharreko inbertsioa 72.736,32 eurokoa da eta kopuru horren zati bat, 44.793 euro hain zuzen ere, Energiaren Euskal Erakundeak jarriko du, NextGenerationEU Europar Batasunaren fondoetatik”.
Egitasmoa Soraluzeko Udala energia berriztagarrien eta energia-efizientziaren alde egiten ari den apustuaren baitan kokatzen da, kontutan hartu behar baita kirodedia dela energia kontsumo handiena duen udal eraikina.
Lanak Eulen S.A enpresak burutuko ditu eta hilabeteko iraupena izango dute.