Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa

Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa

2017/07/10
Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Batzordeak emakumeei zuzendutako autodefentsa ikastaroa antolatu du, indarkeria egoera ezberdinak identifikatu eta aurre egiten ikasteko.

Autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du beste behin Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Batzordeak.

Ikastaroaren helburua indarkeria egoera ezberdinak identifikatzen ikastea eta egoera horiei aurre egiteko estrategiak eskuratzea da.

Ikastaroa datorren larunbatean, uztailak 15, larunbata, burutuko da, Udal Kiroldegian, ondorengo ordutegiarekin: goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 18:00etara.

Saioa Emagin elkarteak zuzenduko du.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek uztailaren 12ra arteko epea daukate izena emateko, Udaleko Harrera Bulegoan edo 943753043 tel. zenbakian.