Emakume Zientzilarien Nazioarteko Eguna

Emakume Zientzilarien Nazioarteko Eguna

2020/02/07
Soraluzeko hainbat komertziok eta Bizilabek bat egin dute Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin; emakume zientzilariei eskainiko diete erakusleihoa otsailaren 22 arte.

Soraluzeko Udalak eta Bizilabek #ErakusleihoakO11/ #Escaparates11F ekimena jarri dute martxan herrian. Otsailaren 11n ospatuko den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko egunaren baitan, otsailaren 7an hasi eta otsailaren 22ra bitarte, Soraluzeko 8 dendek euren erakusleihoak apainduko dituzte. Emakume zientzialari historiko banari eskainiko diote erakusleihoa, haren argazkia eta asmakuntzaren inguruko informazioaz gain, emakume zientzialari horren ikerketa-gaiaren inguruan girotuz erakusleihoa. Hala, zientzia-emakume horien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira Soraluzeko dendari hauek, eta emakumeek zientzian izan duten parte-hartzea agerian jartzen lagunduko dute.

Horrez gain, osteguna, otsailak 13, eguerdian, Bizilabera zientzia eta teknologia-proiektuak egitera datozen gazteek komertzio hauek bisitatuko dituzte. Bertan dendako emakume zientzialariaren ikerketa-gaiarekin zerikusia duten esperimentuak egingo dituzte eta emakume horrek egindako asmakuntzaren berri emango diote dendara bertaratzen diren bezeroei.

Honakoak dira #ErakusleihoakO11/ #Escaparates11F egitasmoan parte hartuko duten komertzioak:

  • Marimar harategia
  • Iratxo
  • Mgs Seguros
  • Estankoa
  • Triskel
  • Todo a 100
  • Mabel ileapaindegia
  • Josu bitxidenda

Ekintza hau Euskal Herrian egiten den lehen aldia da eta Soraluzeko komertzioek ez ezik, Ermua eta Bilboko komertzioak ere batu dira ekimenera. Guztira, beraz, #ErakusleihoakO11/ #Escaparates11F ekimenean 21 dendek hartuko dute parte. Bestalde, Espainiako beste hainbat hiriburutan, Zaragozan esaterako, ere egingo da #Escaparates11F egitasmoa.