Elurra kentzeko lanak

Elurra kentzeko lanak

2021/02/16
Azken urteetako urtarrilik gogorrenean lanean beltz aritu dira DEBEMENeko langileak udalerriko errepìdeetatik elurra kentzen; elurra kentzeko makina 8 egunetan aritu da lanean.

Azken urteetako urtarrilik gogorrena izan dugu aurtengoa, ohikoak izan direlarik eguraldi euritsua eta elur egunak.

Soraluzeko Udalak eta DEBEMENek (Debabarreneko Landa Garapeneko Elkartea) duten hitzarmenari esker, udalerriko kaleak eta landa guneetako errepideak garbitzen dituen elurra kentzeko makinak lan handia egin behar izan du aurten.

Guztira 8 egunetan aritu da elurra kentzeko makina landa guneko errepideak zein herriko kaleak garbitzen aurtengo neguan, urtarrilaren 2, 3, 4, 5, 7, 11, 12 eta 13an hain zuzen ere; beharginekk eta elurra kentzeko makinak 124 ordu eman dituzte zeregin horretan.

Lan hauen kostua 5.701, 52 eurokoa izan da (BEZ-a barne).