Elizburu kaleko eskailerak konpontzeko lanak

Elizburu kaleko eskailerak konpontzeko lanak

2023/03/01
Soraluzeko Udalak Elizburu kalean apurtuta zeuden eskailerak konpondu ditu eta bertatik estaziñora joateko dagoen pasabidea margotu du, 14.611,48 euroko inbertsioarekin.

Herritar ugarik erabiltzen du Elizburu kalea bere joan-etorriak egiteko.

Bertako zenbait eskailera apurtuta zeudenez eta, jendea eror ez dadin, Udalak  apurtutako eskailerak konpontzeko lanak burutu ditu.

Halaber, udal brigadako langileek Elizburu kalea eta Estaziñoko parkea lotzen dituen lur azpiko pasabidea margotu dute.

Iker Aldazabal alkateak adierazi duen bezala “Lan hauek egin dira erorketak ekiditeko, horrela herritarrek  beraien joan etorriak segurtasunez egingo dituzte eta era berean lur azpiko pasabidea margotzeko aprobetxatu da Elizburu kalea txukun usteko helburuarekin”

Eskaileren konponketa lanak  Marmolería Bergaresa S.L enpresak burutu ditu eta udalak 14.611,48 euroko inbertsioa burutu du.