Elikagaien Bilketa Handia

Elikagaien Bilketa Handia

2017/11/30
"Elikagaien Bilketa Handia" izeneko kanpaina abenduaren 1ean eta 2an iritsiko da Soraluzera, Gipuzkoako Elikagai Bankuaren eta Bizikale Merkatarien Elkartearen elkarlanari esker.

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak urtero garai honetan antolatzen duen "Elikagaien Bilketa Handia" Soraluzen ere egingo da aurten, Bergarako Elikagaien Bankuaren eta Soraluzeko Bizikale Merkatarien Elkartearen elkarlanari esker.

Galkorrak ez diren elikagaien bilketa abenduaren 1ean eta 2an burutuko da Kooperatiban eta Criado frutadendan eta abenduaren 1ean ikastetxean.

Behar diren elikagaiak esnea, olioa, lekaleak, kontserba latak, jaioberrientzako janaria (ahia, poteko pure eta frutak...) eta pardelak.

Bildutako elikagaiak Bergarako elikagaien bankura eramango dira eta bertako arduradunek sailakatu eta banaketarako prestatuko dituzte.

Urteroko elikagai-bilketa handi honen helburua beharra duten familiei laguntzea eta elkartasuna adieraztea da, asko baitira oraindik ere elikagai gabezia pairatzen duten familiak.

Soraluzeko Udalak bat egin du kanpainarekin, elikagaiak erosteko 200 euroko ekarpena eginez eta herritar guztiak animatu nahi ditu ahal duten neurrian kanpainan parte hartzera.