"¡El Lesbicomic!" liburuaren aurkezpena

"¡El Lesbicomic!" liburuaren aurkezpena

2018/06/19
Udaleko Parekidetasun Batzordeak "L.S.B, Ana. !El lesbicomic" liburuaren aurkezpen saioa antolatu du gaur arratsalderako, Teresa Castro Gutiérrez komikigile eta autorea bertan dela.

Atearte honetan, ekainak 19, arratsaldeko 7etan, Teresa Castro Gutierrez komikigileak “L.S.B, Ana ¡EL LESBICÓMIC!" liburua aurkeztuko du Herri Antzokian, Udaleko Parekidetasun Batzordeak antolatutako saioan.

Saioan parte hartzen duten guztiei liburuaren ale bat emango zaio. Ondoren, behin saioa amaituta, Plaza Berrian ere banatuko dira liburuaren aleak.

La edición en papel de L.S.B, Ana ¡El lesbicómic!, que ha sido publicada en euskera y en castellano, ha visto la luz gracias a la iniciativa de micromecenazgo Meta! de la Diputación Foral de Gipuzkoa y el Ayuntamiento de Soraluze, a través del Área de Igualdad, apoyó el proyecto con una aportación de 600€.

L.S.B, Ana ¡El lesbicómic! liburuaren paperezko edizioa euskaraz eta gazteleraz argitaratu da Foru Aldundiaren Meta! crowdfunding-kanpainaren bitartez. Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Sailak 600 euroko diru-ekarpena egin du.

Aipatutako liburua Gehitu Magazine aldizkarian idazleak berak argitaratu izan dituen L.S.B, Ana pertsonaiaren komikien bilduma da eta Gehituk ikastetxe eta besteko erakundeetan ematen dituen sexu eta genero aniztasunari buruzko ikastaroetan erabiltzeko sortu da.

Komikiak sexu-trasmisiozko gaixotasunei nola aurre egin, bisexualitatea, transexualitatea, LGTBI kirola, armairua uztea... moduko gaiak lantzen ditu, emakumea eta lesbiana den L.S.B, Ana izeneko pertsonaiaren ikuspuntutik landu ere.

Udaleko Parekidetasun Sailaren arduradunak adierazi duenez, "ekimen honekin emakume lesbianen presentzia normalizatu nahi da komikia bezalako komunikbide eskuragarri eta freskoa erabiliz".