"El Legado" antzerkia eskeiniko da bihar, larunbata, Martxoaren 8ko egitarauaren barruan.

"El Legado" antzerkia eskeiniko da bihar, larunbata, Martxoaren 8ko egitarauaren barruan.

2025/03/14
"Anselma eta Luisa" antzerkia programatuta zegoen arren, antzezleetako batek izandako arazo pertsonal bat tarteko ezin izango da antzezlan hau eskeini eta honen ordez, "El Legado" antzerki feminista eskeiniko da, bihar, zapatua arratsaldeko 19:00etan Herri Antzokian.

Udaleko Berdintasun Batzordeak Martxoaren 8a: Emakumeen* nazioarteko egunaren harira antolatutako astebururako ekintza izango da antzerki saio hau. El telón negro konpaniak eskenitako "El Legado" antzezlana taularatuko da bihar, zapatua, arratsaldeko 19:00etan, Herri Antzokian, gazteleraz.

Azken orduko aldaketa 

"Anselma eta Luisa" antzerkia programatuta zegoen arren, antzezleetako batek izandako arazo pertsonal bat tarteko ezin izango da antzezlan hau eskeini eta honen ordez, "El Legado" antzerki feminista eskeiniko da.

Sinopsia eta fitxa teknikoa

Benetako gertaera eta testigantzetan oinarritutako obra. Gela bat, egurrezko altzari sinple bat eta maleta zahar bat gainean. Ikuskizunean ikuslea kontaketa baten barneratzera gonbidatzen da, memoria kolektiboan eta erantzukizun sozialean inplikatuko duena. 

Laura Carvajal da antzerkiko emakumea gorpuzten duen aktorea, Argentinako azken diktadura zibiko-militarraren amorruak zeharkatutako pertsonaia. Bere biloba Sylvieren alferrikako bilaketan ari dena. Antzerkian, tartekatzen diren bideoek Argentinako historiaren une zehatz bat ulertzen lagunduko diote publikoari, baina erraz estrapolatu daiteke munduko edozein lekutara eta edozein garaitara, gaur egungoa barne, non giza eskubideak urratzen diren.
  • EGILEA: Merceditas Elordi.
  • ANTZEZLEA: Laura Carvajal.
  • IKUSLEA: +16 urte.
  • HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.

Eguna: martxoak 15, zapatua

Ordua: 19:00

Lekua: Herri Antzokia

Prezioa: 5 euro

Sarrerak

Sarrera eskuratzeko bi bide egongo dira:

  • Online: bibe.me atariaren bidez: "El Legado"
  • Aurrez aurre:
    • Udal liburutegian, astelehenetik barixakura 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30 (barixakutan 16:00 - 18:00)
    • Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.