Ekintzaileentzako dirulaguntzak

Ekintzaileentzako dirulaguntzak

2021/05/03
DEBEGESAk bideratu eta banatuko ditu Debabarrenean LANBIDEk ekintzaileei laguntzeko abian jarritako diru-laguntzak; aholkularitza eta laguntza ere eskeiniko die onuradunei.

DEBEGESAk bideratu eta banatuko ditu Debabarrenean LANBIDEk ekintzaileei laguntzeko abian jarritako diru-laguntzak, Lanbideren entitate kolaboratzaile baimendua denez gero. Halaber, Debegesak aholkularitza eta beharrezko duten laguntza eskainiko die ekintzaileei euren proiektuak gara ditzaten.

LAGUNTZA EKONOMIKOA 

Enpresa-ideia bat garatzeko laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, berriz, gehienez ere 1.500 euroko laguntza emango zaio sustatzaile bakoitzari.

Zenbateko hauek %15 handituko dira baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada (eskaera aurkezten duen unean), eta beste %15 emakumezkoa bada.

Eskaerak aurkezteko epea:

2021eko maiatzaren 14a baino lehen (12:00ak arte) aurkeztu behar dira eskaerak Debegesaren egoitzan (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar).Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 16:00etara; eta ostiralean, 8:00etatik 15:00etara edota emailez ekintzaile@debegesa.eus helbide elektronikora bidalita. 

Proiektuen aukeraketa Lanbidek finkatu dituen irizpideren eta jasotako ideia moten arabera egingo da, beti ere programak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte eta aurrekontu-kreditua agortu arte.

Informazio saioa DEBEGESAn

2021eko apirilaren 23an, 9:00etan, diru-laguntza hauei buruzko saio irekia egin da, informazioa eman eta zalantzak argitzeko.

Ezin izan duzu etorri? Hemen saio informatiboan egindako aurkezpena

Eskabide-orria 

Bete beharreko inprimakia editagarria da eta inprimatu aurretik bete dezakezu:

Informazio gehiago: 943 82 01 10 / ekintzaile@debegesa.eus (Ane Iturzaeta)