Eibartik Dakar rally lasterketara, kamioian
Fernando Garcia Sagastak Dakar lasterketa entsutetsuan bizi izandakoak partekatuko ditu herritarrekin barixaku honetan.
Dakar rallya urtero ospatzen den rally txapelketa da. Urtarrileko lehen asteetan egin ohi da, eta munduko rallyrik gogorrena kontsideratzen da.
Bertan parte hartu du aurten Fernando Garcia gidari soraluzetarrak, Eibarko hainbat kiderekin batera. Han bizitakoak ezagutzeko eta lasterketan erabilitako ibilgailua ikusteko aukera izango dute herritarrek barixakuan, goizeko 9etatik aurrera. Halaber, hitzaldia eskainiko dute rallyan parte hartu zutenek.
Kamioia ikusteko aukera
Lasterketan erabilitako kamioia Plaza Barrixan egongo da bisitagai goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak bitarte.
Hitzaldia
Lasterketan izandako esperientziari buruzko solasaldia eskainiko du Fernando Garcíak arratsaldeko 19:00etan, Kalebarren 8an.