Eguneroko ahanzturak konpontzeko ikastaroa

Eguneroko ahanzturak konpontzeko ikastaroa

2023/10/17
Tailerra antolatu du Soraluzeko Esperientziaren Gelak hurrengo hilabeteetarako, "Eguneroko ahanzturak konpontzeko estrategiak" izenburupean; hamaika saio izango dira.

Tailer berria antolatu du Soraluzeko Esperientziaren Gelak urri, azaro eta abendurako.

Tailerraren izenburua "Eguneroko ahanzturak konpontzeko memoria estrategiak" da eta 11 saio eskainiko dira, urrian hasi eta abenduan amaituz, arratsaldeko 16:00etatik 17:30era, Kalebarren 8ko enplegu eta gizarteratze-bulegoan.

DESKRIBAPENA:

"Adinari lotutako memoria-galera" beste alteraziorik ez duen gizabanakoetan gertatzen da. Defizit hori duten pertsonek arazoak edota zailtasunak izan ditzakete izenak edo hitzorduak gogoratzeko eta arazo konplexuak konpontzeko. Memoria programa hau; bestelako nahasmendu mental edo gaixotasun neurologiko bat ez dagoela erabili daiteke.

Memoria galtzea oso gertaera ohikoa da 65 urtetik gorakoen artean. Memoria-arazoek egoera gatazkatsuak sortzen dizkiete pertsona horiei; izan ere, erabat egokitzea eta eguneroko arazoak gainditzea eragozten dute, eta, batzuetan, antsietatea sortzen dute eta autoestimuari ere eragiten diote.

Gaur egun, zalantzarik gabe, memoria-trebetasunen entrenamenduak eta estimulazio kognitiboak (banaka edo taldean) hobekuntza handia dakarte.

HELBURUAK:

Tailerraren helburu nagusia ondorengoa da:

Bizi-kalitatea hobetzea, adinarekin lotutako memoria-galera duten 65 urtetik gorako subjektuen gaitasun funtzionala eta autonomia mantenduz.

Helburu zehatzak berriz:

  • Norberaren memoriaren funtzionamendua ezagutzea eta nola lagun diezaiokegun ulertzea.
  • Oroimenaren alterazioen itzulezintasunari buruzko jarrera eta estereotipo negatiboak aldatzea, autoestimua hobetuz.
  • Gaitasun mentalak estimulatzea eta garatzea, eguneroko ahanztura ohikoenak (ikasitako informazio berria, izenak ahaztea, etxean gauzak galtzea, hitzorduak, mandatuak eta abar ahaztea) ebazteko estrategia eta teknika egokiak aplikatuz.

Hortaz, estrategia mnemototeknikoetan entrenatuz, 65 urtetik gorako pertsonen eguneroko ahanzturak konpontzeko estrategiak eskainiko dira, estrategia hauek memoriaren funtzionamendua optimizatzeko direlarik.

DATAK ETA LEKUA:

  •  Urriak 18, asteazkena, eta urriak 27 ostirala.
  •  Azaroak 3 (ostirala), 10 (ostirala), 16 (osteguna) eta 24  (ostirala)
  •  Abenduak 1, 15 eta 22 (ostiralak)

Oroitzapen-saioak: otsailak 19 eta 26, astelehenak.

Ordutegia: Saio guztiak 16:00tik 17.30ra izango dira

Tokia: Kalebarren 8ko Enplegu eta Gizarteratze bulegoa.

IZEN EMATEA:

Ikastaroa beteta dago (14 pertsona).

HIZLARIA:   BURUZ  GIMNASIO  CEREBRAL elkarteko  Emma Ocamica. Berari buruz informazioa: https://www.buruzgimnasiocerebral.com/eu/emma-ocamica/

ANTOLAKETA:  Itxaropena Elkartea, Soraluzeko Udalaren babesarekin